Gernika KESB

[:Eu]Duintasunez eutsi, duintasunez amaitu[:]

[:Eu]Femení Maresme 68-49 Gernika Txiki

Ez da txikia izan aurrean aurkitutako taldea, ez mailan ezta altueran ere. Femení Maresmek talde sendoa dela erakutsi du txapelketan.

Hori dela eta, partidua zonakako defentsaren inguruan planteatu dugu, errebote aukerak areagotu eta erasora bizkor atera ahal izateko. Lehen laurdenean oso gustora jardun gara. 13-17 aurretik.

Bigarren laurdenean gauzak bere lekura joan dira gutxinaka, Maresmek hiruko marratik asmatu du eta horrek partzial handia eman die beraien aldera. 36-31.

Bigarren zatiak lehenengoaren aldean, beste norabide bat hartu du. Katalanek erraz aurkitzen zuten saskia eta aldea handitu dute arin batean. Hirugarren zatiaren bukaeran 53-43 azpitik.

Azken laurdenean presioa eta defentsa aldaketen bitartez aldea laburtzen saiatu garen arren, ez dugu lortzerik izan. Maresmek erraz hausten zituen gure planteamenduak. Indarrak agortuta, nekez heldu gara partidaren amaierara. Aldeak ez du islatzen partiduaren parekotasuna, baina azkenean 68-49.

Honela amaitu da gure ibilbidea txapelketan, 14. postuan. Oso harro gure txikiek egindako lanarekin! 1,2,3…GERNIKA![:]