Neskek bigarren postuan jarraitzen dute porrota ezagutu gabe, gizonezkoen kadeteek bezala. Euskla Ligan, nitartean, deskantsua tokatzen zen Kadeteen Euskadiko lehiaketa dela eta.
Emakumezkoen lehen maila
Araski 49 – Gernika 62
Gazteiztarrei egindako bisita, taldeari irabazten jarraitzeko aukera emateaz gain, aukera garrantzitsua zen jakitzeko kasualitatez ez dela pasatzen ari. Goian daude berezko merituei esker.
Araski, bestalde, bere markagailuan garaipena lortu behar zuen, oso elkaturik atera ziren, gureak baino aktitude hobeagorekin eta partiduaren jabe egin ziren lehen zati osoan. 9 puntuo abantailak, gure nesken koloreak atera zituzten Gasteiztarrei aurre egiteko.
35/26 atsedenaldira
Araskik argi zuen 70 puntutara jokatzen bazuen pardida berena izango zela. Neskek pilak jarri zituzten eta taldea defendatzen hasi zen, berdin zitzaien kontraerasoa, defendatzea zuten buruan.
Hirugarren eta laugarren laurdena kolore granatekoena izan zen eta azken minutuetara garaipena lortzeko besteko abantaila nahikorekin heldu zen. Defentsa berriz ere izan zen gure identitate seina, izan ere, Araski 14 puntutan utzi zuen bigarren partean.
Anotatzaileak: Arrien 31, Mandaluniz 1, Iruskieta U. 10, Hernandez 2, Mugira 13, Lauzirika 1, Onaindia 4.[:]
