Gernika KESB

Maria Pina Espainiako Selekziora itzuliko da[:]

Forma hoberenean dagoen aleroa den Maria Pina Valentziarra Espainiako Selekzioarekin egongo da pre-Europeoan. Orain dela 10 egun, Lucas Mondelo teknikariak konbokatutako jokalarien listaren berri ematen zuen, Finlandiaren aurka aritzeko eskandinabiar lurretan eta horietako jokalari bat Lointek Gernika Bizkaiakoa zen, Maria Asurmendi, hain zuzen ere. Orain, FEBeko teknikoek Maria Pina ere sartu dute listan Laura Gil ordezkatuz, tamalez, baina gernikarrentzako zorionez,  Perfumeriaseko píbotak molestia físikoak dituelako.

Valentziarra Liga Femeninan dagoen alero honenetarikoa da. Bere zenbakiak nahiko onak dira: 11 puntu, 5 errebote eta 2 asistentziko batazbestekoa du Avenidarekin eta Gironarekin goi aldean sailkatuta dagoen gernikar taldekoak.

29 urterekin bere karrerako eregistro hoberenak egiten ari da aleroa.  Horrek saria ekarri dio jokalariari, nahiz eta jakin zer den selekzio absolutuarekin jokatu. Izan ere, Espainiarekin internazional gisa 25 partidu jokatu ditu. Brasileko Mundialean egon zen 2006an, arinagoko urteetan preparazioko fase batzuetan egoteaz gain.[:]