Gernika Bizkaia

LF Endesa 2021/2022

Lointek Gernika Bizkaiak dagoeneko badauka 2021/2022 denboraldirako Emakumezkoen Endesa Ligako egutegia. Gaur astelehena 12:00etatik aurrera osatu da zozketa eta talde gernikarrak irailaren 24-25eko asteburuan lehen jardunaldian Spar Kanaria Handia jasoko du Malosten. Lehen itzulia urtarrilaren 4an bukatuko da, bigarrena apirilaren 17an eta Kopa martxoaren 24tik 27ra jokatuko da.

Lointek Gernika Bizkaiak ez du hasiera xamurra izango Emakumezkoen Endesa Ligako 2021/2022ko denboraldian. Debuta irailaren 24-25eko asteburua izango da lehenengo jardunaldian Spar Kanaria Handiaren aurka Malosten. Bigarren partidan beste talde kanariarraren aurka neurtuko ditu indarrak, baina kasu honetan Tenerifen. Gero, lehen euskal derbia IDK Euskotrenen aurka, Perfumerias Avenida, Valencia Basket, Movistar Estudiantes eta Casademont Zaragoza. Aurkari oso lehiakorrak denak ala denak, kopan sartzeko borrokan egongo diren horietakoak. “Ligako hasiera gogorra izango dugu aurretik, baina urtero esaten dugun bezala, denek denen aurka jokatu beharko dugu, beraz, alde horretatik berdin dio egutegiak. Horrez gain, egia da lehen itzulian hiru talde indartsuenen etxean jokatu beharko dugula, Perfumerias Avenida, Valencia Basket eta Uni Girona. Garrantzitsuena fisikoki, teknikoki eta taktikoki aurredenboraldi on bat egitea izango, hori da helburu nagusia. ”, esan du Mario Lopezek.


El Lointek Gernika Bizkaia ya tiene escrita su hoja de ruta de la Liga Femenina Endesa para la temporada 2021/2022. Hoy lunes se ha realizado el sorteo del calendario y en la primera jornada del fin de semana del 24-25 de septiembre el club gernikarra se enfrentará al Spar Gran Canaria en Maloste. El 4 de enero se cerrará la primera vuelta, la segunda el 17 de abril con la Copa de la Reina de Valencia del 24 al 27 de marzo.

El Lointek Gernika Bizkaia no tendrá un inicio nada sencillo en sus primeros pasos de la Liga Femenina Endesa 2021/2022. El debut será el fin de semana del 24-25 de septiembre en la primera jornada en Maloste ante el Spar Gran Canaria. En la segunda, las gernikarras se medirán las fuerzas con el otro conjunto canario, el Ciudad de la Laguna Tenerife, pero en este caso en Tenerife. Luego vendrán el primer derbi vasco ante el IDK Euskotren, el campeón Perfumerías Avenida, el finalista Valencia Basket, Movistar Estudiantes y Casademont Zaragoza. Todos ellos equipos muy duros con claras aspiraciones de entrar en la primera vuelta en el corte de la Copa de la Reina. “Tenemos un inicio duro por delante, pero como siempre decimos, hay que jugar todos contra todos por lo que en ese sentido da igual el calendario. Es verdad que en la primera vuelta jugamos ante los tres equipos más fuertes fuera de casa, es decir, Perfumerías Avenida, Valencia Basket y Uni Girona. Lo más importante es hacer una buena pretemporada tanto físicamente como técnicamente y tácticamente, ese es el objetivo primordial.”, ha analizado Mario López.